Alaia Martin Etxebeste - elkarrizketa 2023-03-14

«Bilatzeko eta borrokatzeko jarrera hori izatea, etsipenaren eta autoexijentzia extremoaren kontra, hori da aterako dudan leziorik onena»

Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, 1987) Txapelketa Nagusiko liseriketa egiten ari da oraindik. «Nahiko gozoa» izango dela aurreikusten du, bere burua ezagututa, eta bestelako esperientzia batzuk ere bizi izanda.

Finalera bitarteko fasea errazagoa egiten zaio irakurri eta ondorioak ateratzeko. Finala eta ondorena oraindik lanbroago sentitzen ditu, zurrunbiloaren dimentsioa eta intentsitatea ere oso desberdinak izaki. «Bilatzeko eta borrokatzeko jarrera hori izatea, etsipenaren eta autoexijentzia extremoaren kontra, hori da aterako dudan leziorik onena» aurreikusi du bertsolari oiartzuarrak.





Alaia Martinek bere lehenbiziko finalaren esperientzia xehe kontatu du Bertsoa.eus-n. Bezperako urduritasun handitik hasi eta finalaren egunean «hasi eta buka eusteko» jarrera horretaraino. Baita ere, buruz buruko izenak esan aurreko barne sentipenak, bere lanik gustukoenak, finalaren ekarria, autoritatearen banaketa, txapelketaren sokaren luzera bere baitan... eta beste hainbat kontu.



Txapelketaz ez ezik, plazaz ere galdetu dio Bertsoa.eus-ek Alaia Martini eta hamarkada luze batez plazako lehen lerroan ibili izanak erakutsiak dakartza. Plazaren irakurketa, indarguneak, indartzekoak, bera nola sentitzen den plaza horretan, bertsolari bizibidea alde laboral eta ekonomikotik eta zenbait alderdi.

Elkarrizketa osoa audioan ere entzungarri dago hemen.


Alaia Martinen elkarrizketa, Bertsoa.eus-ek finalistei egin dien jarraipenaren segidako lekukotza da, guztien irakurketa osoa jaso eta bertsozaleei helaraziz. Datorren astean Joanes Illarregiren lekukotza ekarriko dugu sareko plazara.


Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri