Atzo jokatu zen Laudion 2023-03-26

Gasteizko Katuko muinoak irabazle Arabako Kuadrilla artekoan

Gasteizko Katuko muinoak irabazle Arabako Kuadrilla artekoan
Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre aritu ziren kantuan 'Katuko muinoak' taldetik. 120 lagun bildu ziren finalean, egun osoko ekitaldian.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko finala jokatu zen atzo Laudion urtarrilean hasitako bidea borobilduz eta Katuko muinoak talde gasteiztarrak irabazi du zazpigarren edizioa. Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre aritu ziren kantuan. Beste bi finalistak, Aramaioko Izena pentsau bida: Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte. Eta Gasteizko Errexela: Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta. 


Aramaioko Izena pentsau bida taldea finalea.

Gai jartzen Nieves Del Alamo aritu zen eta protokoloko aurkezpenetan Arantxa Sobrino. Epaile lanetan: Iker Elexpuru, Oier Iñurrieta, Kristina Arteaga, Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez. 120 lagun inguru bildu ziren atzoko egun osoko ekitaldian.

Giroa alaitzeko moduko agur puntuagarriak prestatu zituzten taldeek Muinoko Alayak kanta popurria, euskal punk eta kanta modernoen arteko popurriarekin hasi dira aramaioarrak  eta Brianen bizitza filmako doinuarekin Errexalako kideak


Errexela taldearen agurra finalean.

Ondoren, ariketa sorta luzea egin zuten bertsolariek finalean: zortziko txikian guztiek, Iparragirren, sei puntuko motzean, puntuak erantzuten, atzekoein kantatzen, ganbara eta segidilla.


Errexela taldea finalean.

Urtarrilean hasita
Urtarrilaren 27an eman zitzaion hasiera 2023ko Arabako bertso Kuadrilla artekoari, 12 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen Laudion. Txapelketa osoan zehar bat-bateko 12 talde eta idatzizko modalitatean 15 talde aritu dira, denera 280 lagun inguru.



Bertsoa.eus Arabako Kuadrilla artekoaren finalean izan zen eta bertsoak ez ezik, finalisten eta antalakuntzaren balorazioak jaso ditu eta datozen egunetan zabalduko ditu.

Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu