Bertso* Eguna - Ahalduntze jaia ekainaren 17an 2023-05-31

Ahalduntze Bertso Eskolaren jaia Durangon eta Iurretan

Ahalduntze Bertso Eskolaren jaia Durangon eta Iurretan

Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren ikasturte amaierako Bertso* Eguna - Ahalduntze Jaia antolatu dute Durango eta Iurretan ekainaren 17an eta ikasturtean zehar parte hartu dutenen lana plazaratzea izango du helburu egunak.

2015-2016 ikasturtean egin zen lehendabizikoz Ahalduntze Bertso Eskola Feminista Bertsozale Elkartearen ekimenez eta geroztik ikasturtero egin da. Aurtengoan modu berezi batean eman nahi diote amaiera bertako kideek, festa giroan elkartuta. Parte hartzaileen lana plazaratzeaz gain, proiektua ezagutaraztea eta bertso munduko emakumeak* elkartzea izango dira Bertso* Eguna-Ahalduntze Jaiaren helburua. Bazkarian izen emateko azken eguna ekainaren 9a izango da.

Emakume* bertsolari guztiei begira ere proiektua jende aurrean aurkeztu eta datorren urterako jendea gonbidatzea da asmoa. Horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute ekainaren 17rako.

- 12:00etan bertso-poteoa Durangon.
- 14:30 Bertso munduko emakumeen* bazkaria Iurretako Abadetxean.
- 17:30 Bertso saioa Iurretako plazan.
- 20:00 eRRe. Azken emanaldia Plateruenan.


2022-2023 ikasturtea
Durangon eta Amasa-Villabonan elkartu dira hilero ikasturte honetan Ahalduntze Bertso Eskola Feministako kideak. Guztira, 23 bertsolari eta hiru gai-jartzaile aritu dira. Hilabetean larunbat bat elkarrekin pasatu dute parte hartzaileek eta eskoletan kantatu, hausnartu, estrategiak elkarbanatu eta zalantzak eztabaidatzeko baliatu dute. Kurtsoan zehar Durangoko eta Amasa-Villabonako taldeak ere elkartu dira elkarrekin eguna pasatzeko.

Taldeak sendotasuna eta konpromisoa hartu ditu, eta datorren urtean ere izango du segida Ahalduntze Bertso Eskola Feministak. Elkar ezagutzen eta ahalduntzen jarraitzeko asmoz eta gogoz daude bertako kideak eta jende berriarentzat ere ateak zabalik izango dituzte irailetik aurrera.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu