Xalbat Altzugaray - Bertsolari Bertsozale podkasta 2023-06-01

«Aktualitateari eta gizarte problematikei lotua den bertsolaritza ari da eboluzionatzen eta hori azpimarratuko nuke»

2023/podkastak/28-Bertsozale-XalbatAlzugaray-230601.mp3.mp4

Xalbat Altzugaray 22 urteko gai-emaile urepeldarra da aste honetako protagonista Bertsolari Bertsozale podkastean. Etxetik zaletua, duela bi urte hasi zen gai-emaile lanetan. Duela gutxi Nafarroaren Egunean aritu da zeregin horretan. Urepeldarrak bere zaletasunaren hastapenak, gustuko bertsoak, doinuak, gaiak eta, oro har, bere bertsolaritza ikuspegia utzi ditu Bertsolari Bertsozale podkastean. Egungo bertsolaritzaz azpimarratu du etengabe berritzen ari dela: «Aktualitateari eta gizarte problematikei lotua den bertsolaritza ari da eboluzionatzen eta hori azpimarratuko nuke» adierazi du.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza