Dylan Inglis - Zutabea 2023-07-03

«Iganderoko nazioarteko saioak noizbait hezur-haragizko bilkura bat ezagutuko du?»

«Iganderoko nazioarteko saioak noizbait hezur-haragizko bilkura bat ezagutuko du?»

Dylan inglis

Ibon Iza lagun handiak itauna luzatu dit: iganderoko nazioarteko saioak noizbait hezur-haragizko bilkura bat ezagutuko du?

Zaila da irudikatzea, igandero esne-saltzailearen doinua AEBetako Ozeano Barearen ertzetatik hasi, Washington eta Arratiatik igaro eta ni bizi naizen Kaukaso mendietaraino heltzen delarik. Non litzateke, Boisen, Tbilisin edo Diman? Zuek erran tenorea, eta jinen naiz!

Orain, beste bertso-bilkura berezi batez ere bi hitz nahi nituzke esan, berak ere bertsoaz dudan ikuspegia asko aberastu didalakoz.

Zuberoko bertso-eskola nahi deizüet aipatü.

2021eko ürrhentzean, Züberoan negüaren igaraiteko instalatürik nintzalarik, lagün elibat Xiberoko Botzako egoitzan saioak egiten hasi ginen, koblakan aritzeko nahiant. Eskola hein bat berezi zen, artetarik bertso erdian Ximun edo Benat irrati-kasetalariek elki behar beitzüen antenalat igaraitera!

Errimagia amini bat egokitü behar zen. Adibidez, züberotarrez ekürü (geldi), leinürü (izpi), ühülgü, pürü (bederen) entzün ahal zenitzake hamarreko handi batetan. Geroztik saioak nümerikoalat igaran dira, bena araüz ez da hor baratüko. Jüstoki, aurtenko taldekako Xilaban, aspaldiko partez, Zuberoako talde bat tauladalatüko da. Marka hon!

Ürrhentzeko, honetzaz gain, oroitü behar da urtekal Züberoako herri bateko gazteek maskarada joanarazten düela, eta hor ere badela bertso paketa. Goizanko barrikadetan bi kantari gaztek herri bateko aüzoer kobla elibat kantatzen deie. Aurten Leire Casamajou sohütarsa, gure bertsokidea, maskaradan parte-harzale izan da.

Leire – bedatse hontan asteoroz Züberoako herri ezbardin batealat joan hiz, eta aldikal herritarrer kobla eskeintü deien, goiz eta arrats. Nolako esperientzia izan da hiretako? Zonbateko inportantzia dü maskaradak generazione berrier eüskararen sorküntzaren eta bizitarzünaren igaranarazteko?

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»