'Kotxeari gortinak jarri behar dizkiot igandeetarako' sortarekin 2023-07-04
Aner Peritz Euzkitzek irabazi du bigarrenez jarraian bertsopaperetako Basarri Saria. Bertsolari zarauztarrak Kotxeari gortinak jarri behar dizkiot igandeetarako 12 bertsoko sorta aurkeztu du, non ligatu ondoreneko esnaera kontatzen duen. El tiempo está después kantua moldatuta, Alaia Martinek Argentinari jarriak sortan erabilitako doinuan jarri ditu Euzkitzek. Lau puntuko doinua da, erregularra, eta 9/6 silaba ditu puntu bakoitzean.
Nahikari Gabilondo, Andoni Egaña eta Uxue Alkortak osatutako epaimahaiak ebatzi duenez, «bertso onak dira eta gaiari heltzeko ikuspegian eta doinuak markatzen duen erritmoan sortako protagonistaren uneko sentsazioak adierazten asmatu du. Elementu asko sartu ditu, egoera oso bisual egiten laguntzen dutenak».
Bertso sorta Zarauzko Bertso astean kantatuko du aurrenekoz egileak, uztailearen 13an, bertso jarrien ekitaldian.
Epaimahiaren esanetan, aipatzekoa izan da «parte-hartzaile kopurua pixkanaka gora egiten ari dela berriz, eta oro har maila oneko sortak izan direla». 16 lan aurkeztu dira 39. edizio honetan. «Bereziki nabarmendu nahi dugu zenbait sortatan hitanoa erabili izana, eskertzen baita euskarak hain berea duen erregistro hori bertso idatzietara ekartzea».
Ilaski Serrano - kazetaria eta telebistako aurkezlea 2023-09-20
Nerea Bruño - Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria 2023-09-18
Ione Narbaiza - Bizkaiko Bertsozale Elkartea 2023-09-14
Leixuri Arrizabalaga - Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua 2023-09-14
Igor Elortza - Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza taldeko kidea 2023-09-14