Finala ostiralean, Zarautzen 2023-08-28

Lizardiko finalistak erabakita

Lizardiko finalistak erabakita

Ostiralean jokatuko da bertsolari gazteen Lizardi Sariko finala Zarautzen. 18-25 urte bitarteko 16 bertsolarik hartu dute parte bi kanporaketetan eta finaleko seikotea erabakita dago: Ekhiñe Zapiain eta Bittor Altube kanporaketak irabazita, eta puntuazioz: Garazi Navarro, Iker Ormazabal, Unai Mendiburu eta Irantzu Idoate.



Lizari Saria Zarauzko bertso eskolak antolatzen du eta finala Modelo aretoan izango da gaueko 22:00etan. Iaz Aner Peritzek irabazi zuen eta Andoni Rekondo gelditu zen bigarren.

(Argazkiak: Aitor Urbieta - Urolakostako Hitza)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza