Baserri Antzokian, 11:00etan hitzordua 2023-09-04

Bertso munduko II. Geuretik Geuretzat Eguna Derion irailaren 23an

Bertso munduko II. Geuretik Geuretzat Eguna Derion irailaren 23an

Duela aspaldi Antzuolan futbol partidaren aitzakian, Zumaian gero, iaz Zerainen eta aurten Derion izango da bertso munduko jendearen juntadizoa. Urte batzuetako etenaren ondotik iaz berreskuratu zen berriro hitzordua Geuretik Geuretzat izenburupean. Zerainen izan zen festa eta belaunaldi ezberdinetako 90 lagun bildu ziren. Aurten, Derion izango da irailaren 23an, Baserri Antzokian. «Bertsolari, bertsogile, bertsolarigile, bertsolaritzagile eta antzerakoen topaketa eta jaia» da. Deialdi irekia da eta izen ematea zabalik dago. Elkarrekin egoteko paradaz ez ezik, bertsorik ere ez da faltako. Iaz bezala, aurten ere bertsoak izango dira bazkalaurretik eta ondoren.


EGITARAUA:
11.00etan: Baserritik abiatuta, ibilaldi historiko-kulturala.
13.00etan: Baserrin. Ongietorria eta lehen bertso saioa.
15.00etan: Bazkaria.
Ondoren, bertso saioa, bertso paperak….eta abar.



Izena emateko epea irailaren 19 artekoa izango da. Ordaindu beharrekoa, 30 euro. Kontu zbkia: ES03 3035 0048 62 0480039682 (Laboral Kutxa). Harremanetarako telefonoa: 672078004 (Asier)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza