Gaur aurkeztu da Atarrabian 2023-09-16

Inoizko lehiatuena izan litekeen Nafarroako Txapelketa

Inoizko lehiatuena izan litekeen Nafarroako Txapelketa

Nafarroako Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu du 46. Nafarroako Bertsolari Txapelketa Atarrabian. Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Ander Perez koordinatzailea, bertsolariak, epaileak, gai-jartzaileak eta antolakuntzako kideak bildu dira gaurko aurkezpenean.Aurreko Nafarroako txapelketa pandemia bete-betean jokau zen eta halaxe oroitarazi dute gaurko aurkezpean.

Euskararen zabalkundean eta kulturgintzan ekarpena
Nafarroako Txapelketak euskararen zabalkundean eta kulturturgintzan egiten duen ekarpena ere azpimarratu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak «gure irudiak islatzen duen bezala, Nafarroako lur berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Bide horren bitartez, euskarari  eta euskarazko kulturari ekarpen mamitsua egingo dio bertsolaritzak, Nafarroako hainbat  eskualde eta bazterretara hedatuz» adierazi du Nerea Bruñok aurkezpenean. Lehendakariaren hitzetan, «era berean, euskal kulturaz gozatzeko topaleku bat eskainiko du txapelketak, eta bertsolaritzaren eta orohar euskarazko kultur sorkuntzaren bueltan dabiltzan eragile eta norbanako guztientzako elkargune ere izango da».

24 bertsolari
Nafarroako Txapelketan 24 bertsolarik kantatuko dute aurtengo edizioan eta inoizko lehiatuena izateko traza du. Batetik lau txapeldun ariko dira kantuan: Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Julio Soto eta egungo txapelduna, Saioa Alkaiza. Horrez gain, lehenengoz Txapelketa Nagusiko finalista batek kantatuko du Nafarroako Txapelketan, Joanes Illarregik.

Gaztetasunak ere presentzia indartsua izango aurtengo txapelketan: lau parte hartzaile berri izango ditu: Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena eta Fernando Ziganda.

Lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finala Iruñean
Nafarroako Txapelketak zortzi saio izango ditu. Lau final-laurden Iruritan, Uharten, Leitzan eta Vianan (txapelketako historian lehenengo aldiz); hiru finalaurreko Altsasun, Agoitzen eta Lesakan; eta finala Iruñean, abenduaren 2an, Anaitasuna kiroldegian. Bertsolari guztiak lehen fasetik hasiko dira. Heman taldeak eta herriak:

 

Nafarroako Bertsolari txapelketa antolakuntza talde, epaile talde eta gai-jartzaile talde zabalak izango ditu proiektua aurrera ateratzeko.



Sarrera guztiak eskuragarri
Txapelketako saio guztietako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri