Julio Soto Ezkurdia 2023-09-25

Julio Soto, antolatzaile taldean ez ezik, bertsotan ere aritu da Gesalazko jaialdi berrian hiru urteotan, bertakoek hala eskatuta. Lur horretan erro sakonak ditu Sotok haurtzarotik. Irurrekoa du Pedro aita eta haren aldeko familia, Gesalatzeko 15 kontzejuetako batekoa. Haurtzarotik ordu asko pasea da Julio bertan.
Orduan euskarak gaur baino presentzia urriagoa izaki, Sotok gogoan du bertsolari bidea egiten ari zeneko garaia Gesalatzen, Irurren: «ni Gorritin nintzen bertsolari, ez Irurren» dio. Gaur egunean 450 entzuleko bertso plaza den horretan, «el hijo de Pedro» zen Soto, «el nieto de María que canta bertsos»... baina ez Julio Soto bertsolaria.
Lanak eta denborak bertso plaza ederra loratu dute Gesalatzen, herriko, eskualdeko eta beste inguru askotako jendea erakarrita. Gaur egunean, herriko ekitaldirik jendetsuenetakoa da. Bertsolaritza ikuspegitik duen garrantziaz gain, aldaketa hori lehenengo pertsonan bizi izan duen Julio Soto berarentzat ere pertsonalki oso berezia izan da plaza horretan bertsotan egitearen esperientzia: «opari bat» esan du Sotok; «pertsonalki zirkulua ixtea izan da: nire bizitzako hiru toki garrantzitsuenak, Iruñea, Gorriti eta Irurre azkenean bertsoak josi dituelako».
Bertsoaren eta kulturaren balioa
Julio Soto Gesalazko jaialdiaren adibidea baliatu du bertsoaren eta kulturaren erakarpen ahalmenaren azpimarratzeko: «Han jende asko zegoen euskaraz ez zekiena eta hantxe egon ziren bertsoak entzun eta txalotzen. Bertsoa medio, jende haren euskararen aldeko jarrera indartu egin zen egun hartan».
Sotoren iritziz, inguru horretan euskararen egoeran asko aldatu da eta aldeko jarrera eta ahalegina somatzen ditu gehienen partetik.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28