Ostiralean kanporaketa Berrobin 2023-09-25

Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxaga Pello Errotako finalera

Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxaga Pello Errotako finalera

III. Pello Errota Sariketako kanporaketa jokatu zen ostiralean Berrobin, belaunaldi arteko formatuan. Haira Aizpurua, Unai Mendizabal, Beñat Zeberio, Iñaki Gurrutxaga, Eli Pagola eta Aissa Intxausti (Sarai Roblesen ordez) aritu ziren kantuan, Joanes Zubiak gaiak jarrita. Afari giroan jokatu zen saioa eta 60 lagun bueltan elkartu ziren Berrobiko gazte gunean. Lan puntuagarriak eginda, Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxaga sailkatu ziren finalerako. Finala Asteasun izango da urriaren 20an, Iturriondo jatetxean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza