Larunbatean, 21:00etan ETB1n 2023-10-05

Bilbo, Iruñea, Oñati eta Lezoko bertsoak eta Ño! komikia Hitzetik Hortzeran

12 bertsolariren bertsoak eskainiko ditu denboraldiko laugarren programak. Gonbidatuen atalean, Ño! komikia egin duten Miren Artetxe, Eli Pagola eta Maitane Gartziandia elkarrizketatu ditu Mirari Martiarenak.

Lezo, Iruñea, Oñati eta Bilboko jaialdietako bertsoak eta Ño! komikiaren nondik norakoak dakartza aste honetako Hitzetik Hortzerak, larunbatean, 21:00etan. Hamabi bertsolariren on aurkiak gozatuko ditu bertsozaleak Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Aitor Bizkarra, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Igor Elortza aritu ziren kantari jaialdi horietan.

Bertso saio bateko 10 eszena komikira eramanda
Bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte ÑO! komikian. Testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatu nahi izan dituzte. Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita osatu dute lana Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolariek eta Maitane Gartziandia ilustratzaileak. Donostiako Aurresku tabernan elkartu da Mirari Martiarena hirukotearekin.

Komikia udaberrian argitaratu zuten arren, orain bi urte abiatu zen proiektua eta komikia egiteko asmoa. Artetxe eta Pagola komikizaleak izanda, ikusi zuten buruan zeuzkaten ideiak eraman zitezkeela paperera. Eta ideia horiek marraztu ditu Maitane Gartziandia ilustratzaileak. Bertsolaritzako egoera desberdinak eta erabilitako aliantza estrategia desberdinei buruzko komikia osatu dute.

ÑO! komikia eskuartean hartzen duenak, ez du hitz eta bertso askorik topatuko. Irudiak eta gorputzak baitute pisurik handiena. Komikiaren zirrikituen berri jakin nahian bestelako galderak ere egingo dizkie Martiarenak Artetxe, Pagola eta Gartziandiari.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu