Azaroaren 5ean izango da azkeneko saioa 2009-10-12

Datorren ostegunean hasiko da Bertsoaroa Iruñean

Hiru bertso-saio, musika-emanaldi bat, poesia errezitaldi bat eta mahai-inguru bat izango dira aurten. Horrez gain, Nafarroako Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena ospatuko dute.
 Aurten ere Bertsoaroa antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Iruñean ospatuko da, urriaren 15 eta azaroaren 5aren artean. Urtero bezala bertso-saioak izango dira jaialdiaren ardatz, hiru saio izango baitira. Dena den, aurten Nafarroako Bertsozale Elkarteak 25 urte betetzen dituenez, Elkartearen inguruko mahai-ingurua ospatuko da urriaren 20an. Horrez gain, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek emanaldi bat eskainiko dute eta olerki eta musika errezitaldi bat ere izango da. Honako hau da egitaraua:

 URRIAREN 15a, osteguna
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Internet Kafe
  Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinen emanaldia da. Elkarri bidalitako mezu-elektronikoetan oinarritzen da ikuskizuna. Mezuak, gogoetak, pasadizoak, bidaietako inpresioak eta egoera pertsonalak jasotzen dituzte mezu hauek. Gainera, kantak eta poemak ere izaten dituzte lotuta.

 URRIAREN 20a, ASTEARTEA
 Iruñeko Udalaren Kultura Alorreko Hitzaldi Aretoan, Erraldoien Txokoan
 Arratsaldeko 20etan
 "Nafarroako Bertsozale Elkartea, iragana, oraina eta etorkizuna" mahai-ingurua
  Lontxo Aburuza, Bittor Elizagoien eta Joxema Leitza ariko dira hizlari moduan. Aurten 25 urte betetzen ditu Bertsozale Elkarteak, eta bere ibilbidearen lekuko izan dira hizlariak. Beraz, ikusitakoa kontatzeaz gain gerora zer gerta daitekeen ere hausnartzen saiatuko dira.

 URRIAREN 22a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saioa:
  Eneko Lazkoz
  Jon Elizetxe
  Xabier Terreros
  Jone Uria
  Miren Amuriza
  Aitzol Barandiaran

 URRIAREN 29a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saio berezia
  Nafarroako Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena ospatzeko antolatutako saioa da. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:
   Salbador Madariaga
   Manolo Arozena
   Bittor Elizagoien
   Xabier Silveira
   Julen Zelaieta
   Saioa Alkaiza

 AZAROAREN 3a, ASTEARTEA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Suzko Lilia
  Hedoi Etxartek eta Andoni Ercillak poesia errezitaldia egingo dute, Hedoi Etxarteren liburuan oinarrituta.

 AZAROAREN 5a, OSTEGUNA
 Gurutze Plazako Institutuko Areto Nagusian
 Arratsaldeko 20etan
 Bertso-saioa:
  Julio Soto
  Erika Lagoma
  Andoni Egaña
  Igor Elortza
  Amets Arzallus
  Maialen Lujanbio

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri