Etxanoko Andra Mari Berri Elkartearen eskutik 2023-11-07

Xabier Amurizari omenaldi musikatua Etxanon larunbatean

Xabier Amurizari omenaldi musikatua Etxanon larunbatean

Xabier Amurizak omenaldi musikatua jasoko du larunbat honetan Etxanon, bere herrian. Bertsolaritzan ez ezik, beste hainbat lanetan egin duen ekarpena eskertuko diote Amurizari, Etxanoko Andra Mari Berri Elkarteak antolatutako ekitaldian. Elkarte honek garaitsu honetan antolatzen duen Asteburu Kulturalaren baitan osatu du egun osoko egitaraua.

Goizean, Amurizaren Bizitza bat oroimenean liburu auto bibliografikoaren zati bat (Bizkargin,autzaganen,Torreburun eta Etxanoko eleizan) antzeztuko dute, eta Etxanoko eleizan Brioletak abesbatzaren parte hartzearekin bukatu da antzezpena. Jarraian, bideo proiekzioa eta herri bazkari batekin amaituko dute goiza.

Arratsaldean, bazkal ostean, Eneko Larruzearekin kantaldia. Iluntzean, Amorebieta IV frontoiko sarreran Soinu Txikikoen emanaldia eta 21:30etan Ikuskizuna, euskal herriko hainbat gonbidatu bereziekin. Asisko Urmeneta, Jon Maia, Anje Duhalde, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Agus Barandiaran, Josu Zabala, Iban Ibarretxe eta herriko musikariak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza