Bizkaia eta Nafarroako txapelketak - finalaurrekoak 2023-11-11

Galletebeitia finalera Bizkaian eta Soto Nafarroan

Galletebeitia finalera Bizkaian eta Soto Nafarroan

Bizkaiko eta Nafarroako Txapelketen finalaurreko bana jokatu da gaur, Berrizen eta Agoitzen. Xabat Galletebeitia Abaroak irabazi du Bizkaiko lehen finalaurrekoa Berrizen 616,5 punturekin eta finalerako txartela eskuratu du lekeitiarrak. Agoitzen, Julio Soto Ezkurdia gailendu da 543,5 punturekin eta finalean izango da abenduaren bian, oraingoz, Saioa Alkaizarekin batean. Berrizen eta Agoitzen aretoak lepo beteta egon dira. 550 lagun bildu dira Bizkaikoan. 270 Agoitzen, sarrera denak agortuta.


Berrizko sailkapena:

Xabat Galletebeitia Abaroa-------------- 616,5
Gorka Pagonabarraga Agorria -----------604
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola ------- 585,5
Eneko Abasolo Txabarri Abarkas------ 550,5
Koldo Gezuraga Seijido ----------------549,5
Iruri Altzerreka Martinez ----------------548,5


Itxaro Juaristi Olaetxea izan da Berrizko saioko gai-jartzailea. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Agoizko sailkapena

1. Julio Soto Ezkurdia (543,5)
2. Xabat Illarregi Marzol (529,5)
3. Julen Zelaieta Iriarte (458)
4. Ekain Alegre Gil (457,5)
5. Urko Gartzia Aleman (445)
6. Idoia Granizo Uribarrena (409,5)



Maialen Belarra aritu da gai-jartzaile lanetan; epaile, aldiz, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena aritu dira.

Behin-behineko sailkapena, azken finalaurrekoaren faltan


Julio Sotorekin batean, Saioa Alkaizak ere joan den astean eskuratu zuen finalerako txartela. Horrenbestez, finalaurreko bakarra gelditzen zaio txapelketari, hain zuzen ere heldu den igandean, azaroak 19, Lesakan jokatuko dena. Hango pilotalekuan ariko dira kantari Joanes Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Eki Mateorena Zozaia, Mikel Lasarte Cia eta Beñat Astiz Isasi. Orduan jakingo da zeintzuk diren zortzi finalistak. Une honetan, horrela dago finalaurrekoetako sailkapena. Gogoratu finalerako sarrerak salgai daudela dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu