12:30tan bazkaria eta 17:00etan saioa 2023-11-14

Taldekako Xilabaren finala larunbatean Aiherran

Taldekako Xilabaren finala larunbatean Aiherran
Muttikoak eta Hazparke taldeak ariko dira kantuan.

Irailaren 22an hasita Taldekako Xilaba azken geltokira iritsiko da larunbatean Aiherran. Ligaxkako sei saio eta bi finalaurrekoren ondotik, txapelketa borobiltzeko final handia Muttikoak eta Hazparke taldeen artean.

Muttikoak taldea Irati Alcantarilla, Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxek osatzen dute. Hazparke taldea, ostera, Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate.


Muttikoak taldeko bertsolariak.


Hazparke taldeko bertsolariak.

Hasieratik harrera beroa eta parte hartze handia
Taldeko Xilabaren aurtengo datu azpimarragarrienetako bat da saioetan biltzen ari den jendea eta giro beroa. Ahierran, larunbatean, edizio honetaz gozatzeko azken parada.

Finalerdiak ikusgai Kanalduden
Xilabako bi finalerdiak ikusgai daude Kanaldude telebistan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza