Eneko Lazkoz Martinez - Nafarroako txapeldunordea 2023-12-03
Eneko Lazkoz Martinez Nafarroako txapeldunorde gelditu zen larunbatean Iruñean jokatutako finalean. Laugarrenez gelditu da bigarren eta horietatik bietan txapeletik 3 puntura. Etxarriko bertsolariak adierazi du txapelketa honetan galdu baino gehiago irabazi duenaren sentipena duela.