Gaur emango dute ETB3n, gaueko 22etan 2009-10-15

Leitza eta Bilboko saioak emitituko ditu Hitzetik Hortzerak

Horrez gain, Xalbador Eguneko bertso-saioa eta Pasaiako bertso-poteoa ere ikusi ahal izango dira. ETB1en larunbatean izango da ikusgai, eguerdiko 13etan.
 Aste honetako Hitzetik Hortzeran ere Txapelketa Nagusiak izango du lehentasuna. Leitza eta Bilboko saioak izango dira ikusgai. Honako bertsolari hauek kantatu zuten saio horietan, eta hauek dira jaso zituzten puntuazioak:

 Leitzan:
  1.- Etxahun Lekue 643 puntu
  2.- Ainhoa Agirreazaldegi 634 puntu
  3.- Iñigo Manzisidor Mantxi 621,5 puntu
  4.- Xabier Sukia 604,5 puntu
  5.- Ibon Ajuria 598,5 puntu
  6.- Iñigo Olaetxea 575 puntu

 Bilbon:
  1.- Iñaki Zelaia 643 puntu
  2.- Julio Soto 639,5 puntu
  3.- Maddalen Arzallus 636,5 puntu
  4.- Amaia Agirre 631,5 puntu
  5.- Jexux Mari Irazu 599,5 puntu
  6.- Asier Otamendi 588 puntu

 Bi saio hauetako laburpenaz gain, oholtzatik kanpoko giroa ere ikusi ahal izango da.

 Dena den, ez da dena txapelketa izango aste honetan, eta beste bi saio ere ikusi ahal izango dira. Alde batetik, Xalbador Eguneko bertso saioa emango dute. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Maddalen Lujanbio
 Sebastian Lizaso
 Andoni Egaña
 Amets Arzallus

 Eta, bestetik, Pasaiako bertso-poteoa ere emitituko dute.

 Azkenik, ohiko atalak ere izango ditu programak.

 Astean bi egunetan emango dute aurten ere Hitzetik Hortzera. Gaur ETB3n izango da ikusgai, gaueko 22etan. ETB1en, berriz, larunbatean emango dute, eguerdiko 13etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu