Finala Gasteizen martxoaren 16an 2024-01-14
Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an hasiko da Izarran. Iaz sailkapen fasea jokatuta, 18 bertsolari ariko dira kantuan. Hiru final laurden, bi finalaurreko eta finala izango ditu. Finala martxoaren 16an jokatuko da Gasteizen, Printzipal Antzokian. Arabako Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu du Txapelketa Baranbion.
Parte hartze anitza dakar aurtengo Arabako Txapelketak. Bertan izango da Peru Abarrategi egungo txapelduna eta aurreko beste bost finalistak, Oihane Perea izan ezik, txapelketari agur esan baitzion. Arabako txapelketan ohikoan diren bertsolari gehienak ere hortxe dira 18ko taldean. Xehetasunetako batzuk:
-Bertsolaririk gazteena Maddi Agirre dira, 19 urte. Maddi Agirre 2021, 2022 eta 2023ko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapelduna.
-Zaharrena Rikardo Gonzalez de Durana, 65 urte. Gasteizko bertso-eskolako sortzailetariko bat 1982an. Aiaraldeako bertso-eskolarekin batera Arabako lehenengo bi bertso-eskolak izan ziren.
-2022an parte hartu ez zuten 4 bertsolari daude aurtengo edizioan, baina ez da txapelketan parte hartzen duten lehen aldia: Aroa Arrizubieta, Eliz Zaldua, Izar Mendiguren eta Martin Abarrategi.
-Ez dago lehen aldiz parte hartuko duen bertsolaririk.
Saioen egutegia eta taldeak
Final laurdenak Izarran, Oionen eta Aramaion jokatuko dira. Finalaurrekoak, Aramaion eta Dulantzin.
Urtarrilak 28 Izarran, 17:30etan
Peru Abarrategi Sarrionaindia
Paula Amilburu Izargarai
Danel Herrarte Nafarrate
Eli Zaldua Barquin
Aitor Ugarte Eriz
Ekaitz Samaniengo Curiel
Otsailak 4 Oionen, 17:30etan
Manex Agirre Arriolabengoa
Xabi Igoa Eriz
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Orlando Arreitunandia Arinas
Aroa Arrizubieta Barredo
Maddi Agirre Epelde
Otsailak 11, Aramaio, 17:30etan
Iñaki Viñaspre Simon
Izar Mendiguren Cosgaya
Felipe Zelaieta Txurruka
Martin Abarrategi Sarrionaindia
Asier Otamendi Alkorta
Unai Anda Delika
40 urteko bidea
Arabako Txapelketak 40 urteko bidea beteko du aurten. 1982an jarri ziren martxan Arabako lehenengo bertso-eskolak Gasteiz eta Aiaraldean. 1984an, lehenengo Arabako Txapelketa izan zen. 1993an, Arabako Bertsozale Elkartea sortu zen. Ordutik hona hainbat sariketa, proiektu, egitasmo, hausnarketa... Ordutik hona Arabako bertsogintzak bere bidea egin du.
Bertsoa.eus-en antolatzaileen eta parte hartzaileen hitzak jaso zituen Baranbion eta aurrerantzean zabalduko ditu.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24