Erika Lagoma Pombar - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-01-12

«Uste dut garrantzia handikoa dela plaza gutxi dituzten bertsolarien ekarpena»

2023/podkastak/10-BB-ErikaLagoma-231123.mp3.mp4
«Balioan jarri nahiko nituzke taldekako txapelketak»

Erika Lagoma Pombar (Lesaka, 1981) bertsolaria da aste honetako protagonista Bertsolari Bertsozale podkastean. Lesakan sortu eta Durangon bizi den bertsolariak bere bertsolaritza esperientzia eta ikuspegia utzi du Bertsoa.eus-en. Lagomak taldekako txapelketak balioan jarri ditu eta plaza gutxi dituzten bertsolarien ekarpena azpimarratu du.