Larunbatean, 21:00etan ETB1n 2024-01-25

Euskal sortzaileen lan baldintzak Hitzetik Hortzeran

Amagoia Gurrutxaga Lanarteako koordinatzailea elkarrizketatuko dute aste honetako Hitzetik Hortzeran. Hendaiako eta Tolosako bertsoaldiez gozateko aukera izango da larunbat gauean.

Lanartea, Euskararen Langile Profesionalen Elkartea da. 2019an hasi ziren sortzeko lehen pausuak egiten eta gaur egun koordinatzaile lanetan dabil Amagoia Gurrutxaga. Bera izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua eta euskal sortzaile eta interpreteen lan baldintzei buruz hitz egiteko elkartuko da Mirari Martiarenarekin.



Jendearen uste handienetako bat da, euskal sortzaileak oparotasunean bizi direla. 2020ko pandemiak agerian utzi zuen euren zaurgarritasuna. Sektorearen egoerari begiratzeaz gain, dituzten zama administratiboei buruz ere arituko da Amagoia Gurrutxaga. Baita modu duin batean bizitzeko dituzten zailtasunei buruz ere.

Euskal sortzaileak, espainiar eta frantziar administrazioetan banatuta daude, ardura administratibo desberdinak dizute beraz. Hego Euskal Herrian gainera, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Foru Gobernuak eta ogasun desberdinek dituzten eskakizunei erantzun behar izaten dietela azalduko du Amagoiak. Espainian sortzen ari diren artisten estatutuari buruz ere arituko dira.

Gaur egun Lanarteako koordinatzailea bada era, kazetari bezala bide luze eta oparoa egin du Amagoia Gurrutxagak Euskaldunon Egunkarian eta BERRIAn. Tartean tokatu izan zaio bertso kronikak idaztea eta langintza horrek dituen zirrikituei buruz galdetuko dio Mirarik.

Hendaiako eta Tolosako jaialdiak

Hendaian Harrera eta Balea elkarteek elkarlanean antolatu zuten jaialdiko bertsoaldiak entzuteko aukera izango da aste honetako programan. Maddalen Arzallusek egin zituen gai-jartzaile lanak eta bertsotan aritu ziren Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Nerea Ibarzabal.



Tolosan berriz, Leidor zineman Ataria bertso jaialdia egin zuten. Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Jone Albizurik kantatu zieten Amaia Agirrek jarritako gaiei.

Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra