Txapelketa Nagusia 2009-10-18

Beñat Gaztelumendi nagusitu zen Uztaritzen, orain arteko puntuaziorik handienarekin

Beñat Gaztelumendi nagusitu zen Uztaritzen, orain arteko puntuaziorik handienarekin, eta Arkaitz Estiballesen aurretik. Ondoren, hurrenez hurren, Aitor Sarriegi, Xabi Paia, Unai Muñoa eta Erika Lagoma gelditu ziren. Gaiak jartzen Joana Itzaina aritu zen. 700 lagun elkartu ziren saioa entzuteko.
 Atzo jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren final-laurdena, Uztaritzeko Kiroleta pilotalekuan. 700 entzule elkartu ziren saioa jarraitzeko. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Beñat Gaztelumendi  669 puntu
 2.- Arkaitz Estiballes  661 puntu
 3.- Aitor Sarriegi      657 puntu
 4.- Xabi Paya           644,5 puntu
 5.- Unai Muñoa          615,5 puntu
 6.- Erika Lagoma       567 puntu

 Gaiak jartzen Joana Itzaina aritu zen.

Beñat Gaztelumendi saio osoan aritu zen maila onean, eta kartzelan borobildu egin zuen. Bukaeran Bertsoa.com-i egindako adierazpenetan, saioan zehar lasai egon zela aitortu zuen eta hamarreko txikiko lanean gelditu zela gustoen. Arkaitz Estiballes-ek zortziko txikian kantatu zuen bertsorik txalotuenetako bat. Kartzelarako bere burua ondo ikusten zuen eta lanari eustera atera zela adierazi zuen. Aitor Sarriegik zortziko handiko lanean ikusi zuen bere burua ondoen eta finalerdietan bigarren saiora aukerekin iristea du helburu. Xabi Payak ere, sailkapenari begira, pasatzea zuen helburu eta pozik zen. Plazako saioa egitera joan zela esan zuen Payak eta kartzelako gai tipoari buruz, berriz, esan zuen plazan kantatzen ez diren gai-motak direla. Erika Lagomak gorantz egin zuen saioa joan ahala, eta kartzelako lanak asetu zuen gehiena.

 Gauzak horrela, Beñat Gaztelumendi zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetarako. Bergarako saioan kantatuko du, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio eta Etxahun Lekuerekin batera. Gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu