Larunbat honetan Irisarrin eta Añorgan hasita 2024-02-06

Libertimenduak libreko zazpi plaza dakartza otsailean eta martxoan

Libertimenduak libreko zazpi plaza dakartza otsailean eta martxoan
Zazpi libertimendu izango dira eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira, epaile eta juje lanetan. Asteburu honetan hasiko dira Irisarrin, Añorgan, Garazin eta Iruñean. Martxoaren 9 bitartean, Donapaleu, Baigorri eta Hazparnen.

Libertimenduak zazpi bertso plaza eskainiko ditu aurten ere larunbat honetan hasi eta martxoa bitartean. Inauterietako ekitaldia da Libertimendua eta bertsoa du jatorrizko osagaietako bat, musikariak, dantzariak eta zirtzilekin batean. Bolada batez galduta egonda, berriro arnasberritu dira azken urteotan, besteak beste, Antton Luku garaztarraren lan teorikoari esker.

Bina bertsolari aritzen dira bakoitzean, librean, Libertimenduan planteatzen diren gaien inguruan. Emanaldiaren osotasunean bertsolariak, nolabait, epaile edo juje lana jokatzen du. Amizun, Baiguran, Baigorri, Hazparnen eta Oztibarren izango dira Iparraldean. Hegoaldean, Iruñean eta Añorgan. Datorren urtean, Markina-Xemeinen egitekotan dira.

300-400 laguneko plazak
Iaz jendetza handiak bildu ziren plazetan eta 300-400 laguneko libreko bertso plazak ere izan ziren. Espazio irekian egiten dira eta arreta maila handiko saioak izan ohi dira gehienean.

Tradizioz Nafarroa Beherekoa da libertimendu formatua eta bost eskualdeetan egingo da aurten ere: Baiguran (Irisarrin), Hazparnen, Donapaleun, Baigorrin eta Garazin. Hegoaldean ere sustraitu da zenbait herrietan: Dibermientua egiten da Donostiako Añorga auzoan eta Iruinkokoa Iruñean.

 

Otsailaren 23an Heletan izango da Baigura eskualdekoa. Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantuan.


 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran