Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-02-08

Hitzetik Hortzera sudur gorriarekin

Hitzetik Hortzera sudur gorriarekin
Beatriz Egizabal umoregile eta klown egile lasartearra izango da aste honetako protagonista. Bertsoa eta klownaren gurutzaketan bide berezia egin du Egizabalek. Zeanuriko jaialdiko eta Abadiñoko bertso afariko bertsoaldiak aste honetan.

Klown mundua eta bertsolaritza bereziki Beatriz Egizabalen eskutik gurutzatu dira azken urteotan. Erradikalak gara proiektua arrakastatsua landu zuen Ane Labakarekin batera eta bertso-klown saio berezietan gai-jartzen aritzen da klown bidez... Berarekin elkartuko da aste honetan Mirari Martiarena. Beatriz Egizabal lasartearrak 25 urte daramatza ipuin kontalari, klown eta umoregile gisara herriz herri, baina oraindik askotan galdetzen diote ea nondik atera den. Umorea du lanerako erreminta eta aldian aldian laguntzen dio sudur gorriak. Desberdina baita klown-a izatea eta bakarrizketak egitea.



Begirada feministatik sortzen ditu Egizabalek bere emankizunak eta dio ez duela beste begiradarik ulertzen. Horregatik askotan etiketatzen dute bere umorea emakumeentzat dela. Etiketa horieri buruz, emakumeen umoreari buruz eta umorearen norabideei buruz arituko dira. Baita 2024an dituen hainbat proiekturi buruz ere.

Bertsolaritza ere izango dute hizketagai Beatriz Egizabalek eta Martiarenak. Bertsozale estandartzat du bere burua Beatrizek.

Zeanuri eta Abadiñoko bertsoak
Bizkaiako bi saiotako bertsoaldiak eskainiko dituzte aste honetako Hitzetik Hortzeran. Batetik Zeanurin egiten den urteroko bertso jaialdiari egingo diote lekua. Eñaut Intxaurraga gai-jartzailearen aginduetara aritu ziren Amets Arzallus, Igor Elortza, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio.



Bestetik Abadiñon egin zen bertso afariko bertsoaldiak izango dira. Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan;Txaber Altubek eta Aitor Bizkarrak jarri zituzten gaiak.





Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu