Bertso Eguna - Hasiera ekitaldia Ariatzan 2024-02-08

Garriko Bertso Eskolari Moises Enbeitak jarriak

Moises Enbeita Ealok Garriko bertso eskolari buruzko sorta idatzi eta goizeko ekitaldian kantatu zen denenn artean.

Moises Enbeitak Garriko Bertso Eskolaren inguruan kopla sorta bat jarri zuen Bertso Egunerako, goizeko ekitaldian kantatzeko. Enbeitak 1959. urtean sortu zen Garrikoren sorrera eta lorpenak kontatzen ditu besteak beste.


Heldu da Bertso Eguna,
iragarrita genduna,
bertsozaleok elkartu
eta harrotzen gaituna.
Iragarrita genduna
eta harrotzen gaituna.

Neguko eguraldie
hemen badago aldie,
motorrak berotuteko
Atxelipeko saldie.
Hemen badago aldie
Atxelipeko saldie.

Hasi orduko egunon,
Ariatzan gagoz egon,
Urretxindorrak bertsotan
Egin eban hemen berton.
Ariatzan gagoz egon
egin eban hemen berton.

Ta Balendinek behinola,
landatutako arbola,
orritsu dago ondino
Garriko Bertso Eskola.
Landatutako arbola
Garriko Bertso Eskola.

Eskola klandestinoa,
epoka denganinoa
Fuenterrabia tabernan
emoten zen lezinoa.
Epoka denganinoa
emoten zen lezinoa.

Eskola joria gendun,
bardinik ba ete inun!
Garrikotik urte dira
behintzat laupabost txapeldun.
Bardinik ete da inun,
behintzat laupabost txapeldun.

Bai Busturialdekoa,
bai Bizkaia mailakoa;
Arabako txapelduna
eta Euskal Herrikoa.
Bai Bizkaia mailakoa
eta Euskal Herrikoa.

Hara Gaurko memoria,
Txotxojeuritik gaur arte
Zaindutako harrobia.
Aritzako historia
Zaindutako harrobia.

Eskerrik asko esanez,
Muxikan halan garenez,
Lilibertso eskolara
ei goaz orain, aidanez.
Muxikan halan garenez,
ei goaz orain, aidanez.

Gernikan, jaian harira,
bertso-pote, kale-jira,
eta gero bazkaltzera
armaginen lantegira.
bertso-pote, kale-jira,
armaginen lantegira.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran