Atzo hasi zen lehenengo jaialdiarekin 2024-02-09

Jendetsu ekin dio Bertsoaroak Iruñean

Jendetsu ekin dio Bertsoaroak Iruñean
aioa Alkaiza, Amets Arzallus, Ekhiñe Zapiain, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Nerea Ibarzabal aritu ziren kantuan, Ander Aranburuk gaiak jarrita. Aurrez, Iruñeko Bertso paper lehiaketako sariak banatu ziren.
Atzo hasi zen Nafarroako Bertsoaroa Iruñean eta bertsozaleek harrera beroa egin zioten lehenengo jaialdiari Antzerki Eskolan. Saioa Alkaiza, Amets Arzallus, Ekhiñe Zapiain, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez eta Nerea Ibarzabal aritu ziren kantuan, Ander Aranburuk gaiak jarrita. Aurrez, Iruñeko Bertso paper lehiaketako sariak banatu ziren.

Zazpi ekitaldi
Bertsoaroaren 33. edizioak zazpi ekitaldiko egitaraua dakar Nafarroako hiriburura: bi jaialdi, gazte jaialdia, bertso afaria, saio futurista bat, amatasunari buruzko Amaraun emanaldia eta haurrentzako bertso tailerra. Formatu eta eduki aniztasuna bilduko ditu eta 31 sortzaile Iruñean martxoa bitartean.

Datorren astean Amaraun eta harrentzako bertso tailerra
Bertsoaroak Amaraun emanaldi berezia eta haurrentzako bertso tailerra eskainiko ditu datorren astean. Amaraun amatasunaren inguruko hausnarketa bat planteazen duen proiektu artistiko berritzailea Oihana Iguaran bertsolari eta Amaiur Luluaga dantzariak ondua. Istorio bat eskura duten lengoaia guztia baliatuz: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena… Antzerki Eskolan izango da 19:00etan.


Bertso-jasa bat-bateko jolasa 8-12 urte arteko haurrentzat bertso saio tailera da eta Ekain Alegre eta Idoia Granizok eskainiko dute. Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 15era arte, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan OTSAILAK 17, larunbata, 11:00etan, Sanduzelaiko Civivoxean.

Ondorengo ekitaldiak

Bertso jaialdia
OTSAILAK 22, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*

Bertsolariak: Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi, Jone Uria, Saats Karasatorre eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea
 

Gazteen jaialdia
OTSAILAK 23, ostirala, 19:00etan, LABAn

Bertsolariak: Eki Mateorena, Kattin Madariaga, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, June Aiestaran eta Sabin Abarrategi. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea


Bertso saio espekulatiboa. Etorkizuna bertsotan pentsatzen.
Otsailak 28, asteazkena, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)

Bertsolariak: Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal

Hamar autorek idatzitako, eta Consonnik argitaratutako Zirriborroak eta gero ipuin bilduma oinarri hartuta, bertso saio futurista izango dugu hau. Maite Berriozabalek jarriko ditu gaiak eta  Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izango ditugu kantuan. Antzerki Eskolan izango da 19:00etan.

Bertso afaria
Martxoak 1, ostirala, 21:00etan, Geltokin
*Sarrerak 28 eurotan salgai www.geltoki.red atarian

Bertsolariak: Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sarai Robles. Gai-jartzailea: Ander Aranburu
Geltokin egingo da, eta tokia izango dute produkzio ekologikoan dabiltzan gertuko hainbat ekoizlek ere. Geltokiko webgunean bertan erosi daitezke sarrerak, 28 euroan, eta bertan kontsultatu daiteke menua ere.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu