Arabako txapelketa 2010-05-08

Aramaio txapeldun bapatean eta Martin Ttipia Bertso sorta kolektiboan

Aramaio txapeldun bapatean eta Martin Ttipia Bertso sorta kolektiboan
Aramaiok irabazi du Arabako Kuadrilla arteko txapelketa eta Martin Ttipia gailendu da Bertso sorta kolektiboan. Gasteizen jokatu da finala, Landatxo gunean, 700 bertsozaleren berotasunean.

Aramaiok irabazi du Arabako Kuadrilla arteko txapelketa, Kakiturri-Ehariren aurretik. Bertso Sorta kolektiboan berriz, Martin Ttipia gailendu da, Aldapazaleak eta Aramaioren aurretik. Gasteizen jokatu da finala, Landatxo gunean, 700 bertsozaleren berotasunean.

Bertso sorta kolektiboko taldeek eman zioten finalari hasiera: Aldapazaleak, Martin Ttipia eta Aramaioko taldeak. Hirurek arabari kantatu zioten, ikuspegi ezberdinekin. Ondo landutako lanak aurkeztu zituzten hirurek ere, antzerki dosi handiarekin eta jendeak gogotik txalotu zituen.

Ondoren bapateko finala etorri zen. Kakikurri-Ehari taldea: Juan Mari Juaristi, Rikardo Gonzalez de Durana, Asier Otamendi. Felipe Zelaieta eta Gaizka Urtaran. Aramaioko taldea: Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Xabi Igoa. Entzuten, 700 lagun, Landatxo gunea bete-bete eginda. Ofizioka zortziko handi eta txikian, koplaka, bakarka, segidillan taldean... ariketa desberdinak egin zituzten. Behar bada, bakarkako biak izan ziren borobilenak. Bi taldeak paretsu ibili ziren eta azkenean Aramaioarrek eraman zuten txapela.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu