Saioa 2026-10-09

Beñat Ugartetxea Ostolaza: «Saioetan denok umorea nahi dugu, eta egia esan, txapelketetan horrek pixka bat mintzen nau, umorea ez dela baloratzen, edo gutxi nire ustez»

Beñat Ugartetxea Ostolaza: «Saioetan denok umorea nahi dugu, eta egia esan, txapelketetan horrek pixka bat mintzen nau, umorea ez dela baloratzen, edo gutxi nire ustez»

Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia, 1979) dugu aste honetako gonbita Bertsolari Bertsozale podkastean. 13 urte betetzear zituela hasi zen bertsotan Mallabiako Areito auzoan. Lehen bertsoak jende aurrean eman zituen beraz. Betitik familian bertsotarako afizioa izan zela zehaztu digu. Geroztik, Jon Lopategirekin bertso eskolan hasitako bidea jarraiki du, txapelketetan eta plazetan. Umoreari eta neurri laburrei atxikia dela ere aitortu digu. Entzun Beñat Ugartetxearen lekukotasuna.