Inauteriak bertsotan 2024-02-09

Libertimenduak larunbatean eta igandean Irisarri, Añorga, Garazi eta Iruñean

Libertimenduak larunbatean eta igandean Irisarri, Añorga, Garazi eta Iruñean

Asteburu honetan Libertimenduak bertso plazaren erdigunean kokatuko dira. Lau emanaldi izango dira larunbatean eta igandean Irisarri, Añorga, Garazi eta Iruñean. Bina bertsolari ariko dira bakoitzean, dantzari eta zirtzilekin batean. Larunbatean, Irisarrin eta Añorgan dira hitzorduak.

Irisarrin 10:30etan hasiko da emanaldia eta Amets Arzallus eta Mizel Mateo ariko dira bertsotan. Añorgan, 10:00etan hasiko da festa eta 13:00etan ekitaldi nagusia. Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi ariko dira bertsotan.

Igandean, Garazin eta Iruñean dira hitzorduak. Garazin, Miren Artetxe eta Maddalen Arzallus ariko dira kantuan, 11:30etan. Iruñeko Iruinkokoan, Sustrai Colina eta Sarai Robles. 09:30etan abiatuko da Iruinkokoa Zaldiko Maldikotik. Euria balitz, frontoian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu