Arabako bertsolari txapelketa 2024 2024-02-12

Aramaion eta Dulantzin jokatuko dira Arabako finalerdiak

Aramaion eta Dulantzin jokatuko dira Arabako finalerdiak
Otsailaren 24an jokatuko da Aramaion eta martxoaren 2an Dulantzin.

Arabako Bertsolari Txapelketak astebeteko atsedena hartu du finalaurrekoei ekin aurretik. Aramaion eta Dulantzin izango dira azken bi saioak. Otsailaren 24an Aramaion eta Martxoaren 2an azken saioa Dulantzin. Larunbatean biak.

Aramaion, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego eta Unai Anda ariko dira kantuan, Etxahun Otañok gaiak jarrita.

Dulantzin, Aroa Arrizubieta, Xabi Igoa, Izar Mendiguren, Asier Otamendi, Aitor Ugarte eta Paula Amilburu, Marta Ugartek gaiak jarrita.

Finala Gasteizen izango da martxoaren 16an Printzipal Antzokian.

Txapelketa jendetsua eta parekatua
Amaitu berri den final laurdenetako fasean Arabako Txapelketako aurtengo edizioak bi ezaugarri nagusi izan ditu: batetik, publiko aldetik harrera beroa izan du eta orain arteko kopuruetatik gora ibili da; bestetik, puntuetan berdintasun handia egon da eta finalera begira ere aukera zabaltasun handia ikusten da. Final laurdenetan lau punturen barruan sailkatu dira lehenengo bost bertsolariak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu