Oihana Arana Cardenal - Señora Bertso Eguneko antolakuntza kidea 2024-02-15

«Diskurtso transfeministak bertsolaritza zirkuitu hegemonikoen barruan agertzea oso interesgarria da»

«Diskurtso transfeministak bertsolaritza zirkuitu hegemonikoen barruan agertzea oso interesgarria da»

Oihana Arana Cardenal bertsolariak diskurtso transfeministak bertsolaritza zirkuitu hegemonikoen barruan agertzea oso interesgarria dela adierazi du, Señora Bertso Egunaren harira Berrian egindako elkarrizketan.

Larunbateko ekitaldiari buruz, adierazi du mota guztietako señorak egongo direla Soraluzen: «Menopausia ere egongo da ziurrenik. Abanikoa jarrera kontua da, performancea, eta Señorak bilatzen du. Nire ustez, performance mamarratxo apur bat falta zaio bertsolaritzari. Gero, aitortzen dut gatz gutxi dudala. Bertsolaritza oso zurruna da, baina Señora proiektuaren haustura proposamen hori, leiho hori, irekita dago. Haize berriak ekar ditzake abaniko batek», adierazi du kartelean ageri den abanikoari erreferentzia eginez.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza