Patxi Iriart Hiribarren - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-02-16
Patxi Iriart Hiribarren (Hiriburu, 1988) bertsolaria da aste honetako protagonista Bertsolari Bertsozale podkastean. Zientzia Ekonomikoak ikasi eta Laborantza Ganbaran ari da lanean eta laborantza lurren kudeaketan dihardu bereziki. Umetan bertsozaletu zen Iriart eta bertsozaletze bide «aski klasikoa» izan duela uste du: eskolan, bertso-eskolan, udalekuetan... Mizel Mateo, Gillen Iribarren, Ekhi Erremundegi eta Elorri Ameztoyren belaunaldi kidea da. Xilabako finalean zein Txapelketa Nagusian kantatua da Iriart. Bere bertsolaritza esperientziaren bidea kontatu digu Patxik.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza