Eraso homofoboa 2024-02-21

Bertsozale Elkarteak eta Señora Eguneko antolakuntzak babesa azaldu die larunbat goizaldean erasoak jaso zituzten pertsonei

Bertsozale Elkarteak eta Señora Eguneko antolakuntzak babesa azaldu die larunbat goizaldean erasoak jaso zituzten pertsonei
Larunbat goizaldean Señora Egunean parte hartu zuten bi pertsonek erasoak jasan zituzten mutil talde baten ahotik kalean, etxera bidean «corte de maricón», «bolleras», «eso es pluma» eta halako eraso berbalak jasoz.

Larunbat goizaldean Señora Egunean parte hartu zuten bi pertsonek eraso homofoboak jasan zituzten Soraluzen: «corte de maricon», «bolleras», «eso es pluma».... Bertsozale Elkarteak eta Antolakuntza taldeak babesa azaldu die erasoak jaso zituzten pertsonei. Bertsozale Elkarteak «Larunbateko Señora Egunean jasandako erasoen harira, gure babesa erakutsi nahi diegu erasotuei. Bertsolaritza segurua izan dadin lanean jarraituko dugu» adierazi du.



Señora Eguneko antolakuntzak eman zuen erasoen berri. Antolakuntzak erasotuei babesa azaldu die eta «erabat gaitzetsi» ditu ekintzok, bere haserrea adieraztearekin batera: «Gero eta argiago dugu espazio seguruak beharrezkoak direla emakume eta genero disidenteontzat. Eta espazio seguru horiek sortzen jarraituko dugu aurrerantzean ere» adierazi du ohar bidez.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza