Antzerki Eskolan eta Laban 2024-02-22

Bertsoaroako jaialdiak Iruñean gaur eta bihar

Bertsoaroako jaialdiak Iruñean gaur eta bihar

Nafarroako Bertsoaroako bi jaialdi izango dira gaur eta bihar Iruñean. Helduen bigarren jaialdia gaur Antzerki Eskolan eta gazte jaialdia bihar Laban.

Gaur, 19:00etan, Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi, Jone Uria, Saats Karasatorre eta Xabat Illarregi ariko dira kantuan, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita.



Bihar 19:00etan Laban, Eki Mateorena, Kattin Madariaga, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, June Aiestaran eta Sabin Abarrategi, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita.

Bertso saio «futurista» eta bertso afaria datorren astean
Datorren astean izango dira Bertsoaroako azken bi ekitaldiak. Otsailaren 28an Bertso saio futurista egingo da, hamar autorek idatzitako Zirriborroak ipuin bilduma oinarri hartuta. Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izango ditugu kantuan, Maite Berriozabalek gaiak jarrita. Antzerki Eskolan izango da 19:00etan.

Bertsoaroa borobiltzeko, martxoaren 1ean bertso afaria egingo da Geltokin. Bertsoaroaren egitarauan iaz sartu zen lehenengoz bertso afaria eta arrakasta handia izan zuen. Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Sarai Robles ariko dira kantuan, Ander Aranburu gaiak jarrita. Geltokiko webgunean bertan erosi daitezke sarrerak, 28 euroan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza