Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-02-22

Hitzetik Hortzera doinutegian murgildurik

Miren Izagirre musikologoarekin doinutegiaz hitz egingo dute aste hontetako Hitzetik Hortzeran. Señora Eguneko eta Nafarroako Bertsoaroako bertsoaldiak izango dira larunbat gauean ETB1en.

Bertsolaritzaren beste atal interesgarri bati helduko diote aste honetan Hitzetik Hortzerako lagunek. Bertso Doinutegiari buruz hitz egingo dute Miren Izagirre musikologo hondarribiarrarekin. Izagirrek historia eta musikologiako ikasketak ditu eginak, musikologia feministan aditua da. Xenpelar Dokumentazio lanean aritu zen lanean, baina beranduago hasi zen Doinutegi taldearen barruan, 2017ko Txapelketa Nagusian hain zuzen ere.

Joanito Dorronsorok egindako lan mardulean oinarrituta dago Bertso Doinutegia. Gaur egun 3.000 doinu baino gehiago daude jasota. Miren Izagirrerekin doinuen ezaugarriez, sailkapenez eta doinuei ematen zaien izendapenaz arituko da Mirari Martiarena.

Bertsolariek txapelketak aukeratzen dituzte doinu berriak plazaratzeko, batez ere agur eta bakarkakoetan. Azken Txapelketa Nagusian 151 doinu desberdin erabili ziren eta horietatik 7 izan ziren doinu berriak, gehienak moldaketak. Doinutegi batzordeko kideek lana izaten da ondoren, doinu horiek sailkatzea eta partiturak egitea adibidez.

Doinutegia ezagutzeaz gain, Miren Izagirrerek bertsoarekin duen harremana, bertso doinu gustokoenak eta bertsoaldi gogokoena ere ezagutuko larunbat gauean.


Señora Eguna eta Nafarroako Bertsoaroa

Soraluzen egindako I. Señora Eguneko jaialdia eta Nafarroako Bertsoaroko lehen bertso saioko bertsoaldiez gozatzeko aukera izango da larunbat gauen. Soraluzen Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe, Sarai Robles eta Eli Zaldua aritu ziren kantuan Ainhoa Larretxea eta Ainhoa Urien gai-jartzaileen esanetara.



Iruñeako antzerki eskolan egin zen jaialdian aldiz Amets Arzallus, Eneko Lazkoz, Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Ekhiñe Zapiain eta Eneko Fernandez aritu ziren kantuan. Ander Aranbururen esanetara.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri