Arabako bertsolari txapelketa 2024 2024-02-22

Sarrera guztiak agortuta dira Arabako Txapelketak finalerdirako

Sarrera guztiak agortuta dira Arabako Txapelketak finalerdirako

Aramaioko finalerdiko sarrerak guztiak salduta ekingo dio Arabako Arabako Bertsolari Txapelketak azken txanpari. Txapelketa osoan ohi baino publiko gehiago dabil Arabako Txapelketan eta lehen faseko koxka hori finalerdietara ere iritsi da.

Bertsotan: Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego, Unai Anda eta Manex Agirre, Etxaun Otañok gaiak jarrita. Abarrategi eta Agirre, etxean. 17:30etan da hitzordua, Kultur etxean. Irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean.

14 bertso puntuagarri
Bertsolariek 14na bertso puntuagarri botako dituzte eta aurreko fasetik alteratuta, ganbarako lana sartuko da fase honetan.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Ganbarako lana:
Bakarka, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.

Dulantzin azken finalerdia
Arabako Txapelketako azken finalerdia Dulantzi jokatuko da datorren astean, martxoaren 2an, larunbatez. 17:30etan kultur etxean. Bertsotan: Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Paula Amilburu, Xabi Igoa eta Aitor Ugarte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu