Joan den ostiralean jokatu zen Algortan 2024-02-26

Irantzu Idoatek irabazi du Abra Saria

Irantzu Idoatek irabazi du Abra Saria

XXII. Abra Saria jokatu zen joan den ostiralean Algortan. Saio bakarrera jokatzen den sariketa da Abra Saria eta sei bertsolari aritu ziren kantuan: Haizea Telleria (Bilbo), Irantzu Idoate (Hazparne), June Diaz (Algorta), Eli Zaldua (Gasteiz), Idoia Granizo (Altsasu) eta Danel Etxeberria (Tolosa). Beñat Vidal aritu zen gai-jartzaile lanetan, Azebarri kultur txokoan. Sariketako lehen faseko lanak eginda, Irantzu Idoate eta Eli Zaldua pasa ziren buruz burukora eta hazpandarrak eraman zuen txapela. German Kortabarria ALBEkidearen eskutik jaso zuen txapela Idoatek.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza