Lau kanporaketa eta finala 2024-02-27

Ostiralean hasiko da Eskolartekoa Gipuzkoan

Ostiralean hasiko da Eskolartekoa Gipuzkoan
22 bertsolari gazte ariko dira kantuan. Aizarnazabalen emango dio hasiera eta Lasturren jokatuko da finala apirilaren 12an.

Ostiralean ekingo dio Eskolarteko Txapelketak herrialdeetako faseari. Gipuzkoako Eskolartekoa izango da egutegian eta maiatzean etorriko dira beste herrialdeetakoak. Finala ekainean.

Gipuzkoako Eskolartekoa ostiral honetan hasiko da Aizarnazabalen, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik. Denera, 22 bertsolari gaztetxo ariko dira kantuan. Afari bueltako lau kanporaketa eta finala izango ditu: Aizarnazabalen, Andoainen, Legazpin eta Oiartzunen izango dira kanporaketak eta Itziarren finala, Lasturren, Apirilaren 12an, ostiral gauez. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Hona hemen saioak:

Martxoaren 1ean, Aizarnazabalgo Mikel Elkartean

    Urko Arakistain
    Jakes Etxeberria
    Joanes Azpillaga
    Suhar Gesalaga
    Jare Antzizar
    Kattalin Arabolaza

Martxoaren 8an, Andoaingo Kotoi Elkartean

    Xuban Urdailleta
    Nikola Iraola
    June Aiestaran
    Jare Bengoetxea
    Peru Alijostes
    Eñaut Olarra

Martxoaren 15ean, Legazpiko Muruazpi Elkartean

    Sustrai Goenaga
    Amets Zubizarreta
    Aratz Arzelus
    Maddi Lasa
    Araitz Ramos
    Haritz Murua

Martxoaren 22an, Oiartzungo Girizia Elkartean

    Egiar Otegi
    Julen Olaizola
    Lide Arregi
    Danel Etxeberria

Afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira saio bakoitzaren bezperako eguerdira arte.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri