Bertsoaroako azken saioak aste honetan 2024-02-27

Bertso saio espekulatiboa eta bertso afaria Bertsoaroan

Bertso saio espekulatiboa eta bertso afaria Bertsoaroan
Bertso saio espekulatiboan Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izango dira kantuan, Maite Berriozabalek gaiak jarrita. Asteazkenean, Antzerki Eskolan, 19:00etan.

Bertsoaroako azken bi saioak izango dira aste honetan Iruñean: bertso saio espekulatiboa asteazkenean eta bertso afaria ostiralean. 

Bertso saio espekulatiboa etorkizuna bertsotan irudikatzeko ariketa izango da, Zirriborroak ipuin bilduma oinarri hartuta. Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izango dira kantuan, Maite Berriozabalek gaiak jarrita. Antzerki Eskolan izango da 19:00etan.

Bertsoaroa borobiltzeko, ostiralean bertso afaria egingo da Geltokin. Bertsoaroaren egitarauan iaz sartu zen lehenengoz bertso afaria eta arrakasta handia izan zuen. Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Sarai Robles ariko dira kantuan, Ander Aranburu gaiak jarrita. Geltokiko webgunean bertan erosi daitezke sarrerak, 28 euroan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza