Unibertsitate giroko sariketa binana 2024-02-27

Ostegunean hasiko da Bertxhori Iruñean

Ostegunean hasiko da Bertxhori Iruñean

Bertxhori Sariketako hirugarren edizioa hasiko da ostegunean Iruñean. Unibertsitate eta ikasle giroko sariketa da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan antolatu zen bertso eskolatik sortutakoa da.

Bikotekako formatua du eskarmentu desberdinetako bertsolariz osatuta. Elkarte edo taberna giroan egiten dira saioak. Aurreko bi edizioek oso harrera beroa izan dute eta aste honetan abiatuko da hirugarrena. 18 bertsolarik hartuko dute parte. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu.



Lehenengo saioan honako bikote hauek ariko dira Ostegunean, Zaldiko Maldiko elkartean: Mikel Etxezarreta eta Jon Zendoia; Aroa Arrizubieta eta Haritz Jamar; eta Haira Aizpurua eta Peio Ardaiz. Gai-jartzen, Iratxe Legarra ariko da. 19:00etan da hitzordua.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza