Ombuaren Itzala filma 2024-02-29

Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko filma egiteko laguntza deialdia

Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko filma egiteko laguntza deialdia
Crowdfunding-kanpaina abiatu dute eta aurrera ateratzekotan 40.000 euro bildu behar dira. Horretarako laguntza eskatu du Patxi Bisquert proiektuaren zuzendariak.

Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko Ombuaren Itzala filma egiten ari da Patxi Bisquert zinegilea eta proiektua, besteak beste, jendearen diru ekarpen bidez ari dira finantzatzen.

Zinegileak azaldu duenez, Crowdfunding-kanpaina abiatu dute eta aurrera ateratzekotan finkatutako ekarpen osoa bildu behar da. Pello Mari Otañoren filmaren kasuan 40.000 euro da kopuru hori. Horretarako laguntza eskatu du Bisquertek: «Anima zaitez proiektu berezi honeri ekarpen bat egitera eta jaso zure saria».

Ekarpena egiteko bideak Ombuaren Itzala filmaren webgunean daude.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza