Bi kanporaketa eta finala 2024-02-29

Ostiralean hasiko da Erniarraitz Sariketa

Ostiralean hasiko da Erniarraitz Sariketa
Azkoitian, Martitte auzoan: Naia Arrizabalaga, Maddi Agirre, Aitor Tatiegi, Andoni Rekondo, Garazi Navarro eta Maite Sarasola.

XII. Erniarraitz Sariketa ostiralean abiatuko da Azkoitian Martitte auzoan. Bi kanporaketa eta finala izango ditu. Euskal Herri osoko 12 bertsolarik hartuko dute parte.

Lehenengo kanporaketan, Naia Arrizabalaga, Maddi Agirre, Aitor Tatiegi, Andoni Rekondo, Garazi Navarro eta Maite Sarasola ariko dira kantari. Martitteko elkartean, afalondoan.

Bigarren kanporaketa Zestoan izango da martxoaren 15ean, Lau Iturri elkartean: Julen Iturne, Aimar Sorasu, Gorka Pagonabarraga, Irantzu Idoate, Maddi Aiestaran eta Eki Mateorena ariko dira kantuan.

Finala martxoaren 22an izango da Azpeitian, San Agustin kulturgunean, 22:00etan.

Kanporaketetarako erreserbak erniarraitz@gmail.com postan. Finalerako sarrerak www.kulturaz.eus atarian.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza