Bertsozale Elkartearen eskutik 2024-02-29

Bertso udalekuetan izena emateko epea astelehenean zabalduko da

Bertso udalekuetan izena emateko epea astelehenean zabalduko da
Bi epealdi izango ditu izen-ematean. Lehenengoan, gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenak eta bertso-eskoletako kideek izango dute izena emateko aukera, martxoaren 17 arte; ondoren, lekurik balitz, beste epealdi bat zabalduko da guztientzat martxoaren 20tik apirilaren 15era.

Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen Bertso Udalekuetarako izen-ematea astelehenean zabalduko da. Bi txanda izango ditu. Lehenbizikoan, astelehenean 10:00etan zabalduko den txandan, gutxienez gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dute gaztetxoek eta bertso-eskoletako kide direnek eman ahalko dute eman izena martxoaren 17ra arte. Behin hori itxita, izen-emateko bigarren txanda irekiko dugu, geratzen diren tokiekin.

Urtero moduan, aurtengo udalekuetan ere lau txanda izango ditugu, gaztetxoen adinaren arabera bananduta. Izena ematerakoan, txanda aukeratu beharko da. Hemen txandei buruzko informazioa:

ZUHATZA (Araba) – 9-11 urtekoak
• Datak: Uztailak 24-28
• Adina: 9-11 urte
• Kuota: 245€

LARRAUL (Gipuzkoa) – 12-13 urtekoak
• Datak: Uztailak 8-14
• Adina: 12-13 urte
• Kuota: 280€

UITZI (Nafarroa) – 14-15 urtekoak
• Datak: Uztailak 25-31
• Adina: 14-15 urte
• Kuota: 280€

BIDARRAI (Baxenabarre) – 16-18 urtekoak
• Datak: Uztailak 15-24
• Adina: 16-18 urte
• Kuota: 360€


Euroeskualdeak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute Bertso Udalekuen egitasmoa, eta Irizarrek laguntzen du.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu