Tolosako Zerkausin izango da ekitaldia 2024-03-01

BertsopertsiotanIa 400 lagun bilduko ditu ekitaldiak Tolosan

BertsopertsiotanIa 400 lagun bilduko ditu ekitaldiak Tolosan
Guztira 57 lan bildu dituzte eta datorren astean egingo dute sari banaketa ekitaldia. Bat-bateko bertsoak ere izango dira.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta ia 400 lagun bilduko dira gaur Tolosan, Bertsopertsiotan bertso jarri lehiaketaren sari banaketa ekitaldian. Joan den udazkenean iragarri zuten ekimena Pentsiodunei zein 60 urtez gorakoei zuzenduta, «bertsogintza, pentsamendu eta ideia berriak gizarteratzeko baliabide gisa» hartuta.

Ari garela, ari garela, astelehenero kalean horixe zuten gaia 3-6 bertso artean egiteko. Eta erretretadunak erakutsi dute lanerako daudela: 57 sorta jaso dituzte. Sorta sarituak bai baina diru saririk ez da izango. Sorta horietako batzuk ostiraleko saioan kantatuko dituzte eta bat-bateko bertsoak ere izango dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu