Nerea Elustondo Plazaola - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-03-01

«Bertsolaritza inoizko anitzena eta ertzekoena da egun eta horrek nire belarrietara izugarri interesgarri bihurtzen du»

2024/podkastak/15-BB-NereaElustondo-240301.mp3.mp4
«Hasi beharko dugu euskararen biziraupena bermatzeko zer egin behar dugun zehazten» .

Nerea Elustondo Plazaola (Legazpi, 1981) bertsolaria da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Etxe euskaltzale eta bertsozale batean sortu zen Elustondo, bere lekukotzaren arabera. Bertsolaritza inoizko anitzena eta ertzekoena ikusten du gaur egunean eta horrek izugarri interesgarri egiten du bere belarrietara.

Elustondok aitortu du sufritu ere egin izan duela baina bertsolaritza batez ere plazerrarekin lotzen duela. Euskararen etorkizunarekiko kezka agertu du Elustondo eta hor pausoak eman beharra plazaratu du.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza