Arabako Bertsolari txapelketa 2024-03-03

Agirre, Otamendi, Abarrategi, Amilburu, Viñaspre eta Arrizubieta Arabako finalera

Agirre, Otamendi, Abarrategi, Amilburu, Viñaspre eta Arrizubieta Arabako finalera
Asier Otamendik irabazi du bigarren finalerdia Dulantzin. Finala martxoaren 16an Gasteizen. Sarrerak eskuragarri www.bertsosarrerak.eus atarian.

Arabako Bertsolari Txapelketaren 16. edizioak baditu finalistak, larunbatean Dulantzin bigarren finalerdia jokatuta: Manex Agirre eta Asier Otamendi zuzenean sailkatuta; Peru Abarrategi, Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre eta Aroa Arrizubieta puntuen baitan sailkatuta. Duela bi urteko finaletik Asier Otamendi eta Aroa Arrizubieta itzuli dira finalera. Xabi Igoa, azken ediziotan finalista izan dena, zazpigarren postuan gelditu da.



Otamendi irabazle Dulantzin
Larunbatean Dulantzin jokatu zen azker finalerdia eta Asier Otamendi gailendu zen. Paula Amilburu gelditu zen bigarren eta Aroa Arrizubieta hirugarren. Hamalau bertso puntuagarriak kantatuta honela gelditu zen sailkapena:

Finala martxoaren 16an izango da Gasteizko Printzipal Antzokian eta sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu