Erniarraitz Sariketa 2024-03-04

Andoni Rekondo Erniarraitzeko finalera

Andoni Rekondo Erniarraitzeko finalera

Bi urtez behin jokatzen den Erniarraitz Sariketa abiatu zen ostiralean Azkoitian eta Andoni Rekondo hernaniarrak irabazi du kanporaketa 253 punturekin. Rekondo Azpeitian martxoaren 22an jokatuko den finalean izango da. Aitor Tatiegi gelditu zen bigarren (238 puntu), Maider Sarasola hirugarren (235,5 puntu), Garazi Navarro laugarren (231 puntu), Maddi Agirre bosgarren (226 puntu) eta Naia Arrizabalaga seigarren (223,5 puntu).

Formatu aldaketa eta Elkartea beteta
Erniarraitz Sariketa aretoetatik elkareetara pasa dute aurten kanporaketa fasean eta Azkoitian arrakasta handia izan zuen. Erabat bete zen Martirietako elkartea.



Hurrena, Zestoan
Bigarren kanporaketa martxoaren 22an jokatuko da Zestoan, Lau Iturri elkartean: Julene Iturbe (Azkoitia), Aimar Sorazu (Zarautz), Gorka Pagonabarraga (Durango, Bizkaia), Irantzu Idoate (Hazparne, Lapurdi), Maddi Aiestaran (Beasain, Gipuzkoa) eta Ekhi Mateorena (Leitza, Nafarroa). Afaritarako erreserbak: erniarraitz@gmail.com.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza