Bertxhori Sariketako hirugarren edizioa Iruñean 2024-03-04

Arrizubieta eta Jamar Bertxhoriko finalera

Arrizubieta eta Jamar Bertxhoriko finalera
Joan den ostegunean hasi zen Bertxhori Sariketako hirugarren edizioa Iruñean, Zaldiko Maldiko elkartean. Aroa Arrizubietak eta Haritz Jamarrek osatutako bikoteak eskuratu zuen finalerako txartela. Bi horiekin batean, beste bi bikote aritu ziren bertsotan: Mikel Etxezarreta eta Jon Zendoia eta Haira Aizpurua eta Peio Ardaiz. Gai-jartzen, Iratxe Legarra. Publiko aldetik, harrera beroa izan du aurteno edizioak ere.
 
Bigarren kanporaketa ostegunean
Ostegun honetan jokatuko da bigarren kanporaketa, beste hiru bikote kantuan direla: Araitz Katarain eta Irati Agesta, Irantzu Idoate eta Julen Bernaldo, eta Eki Mateorena eta Etxaun Azkarraga. Aimar Ruiz de Azua gai-jartzen. Herriko tabernan, 19:00etan.

Lehenengo saioan honako bikote hauek ariko dira Ostegunean, Zaldiko Maldiko elkartean: Mikel Etxezarreta eta Jon Zendoia; Aroa Arrizubieta eta Haritz Jamar; eta Haira Aizpurua eta Peio Ardaiz. Gai-jartzen, Iratxe Legarra ariko da. 19:00etan da hitzordua.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza