Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024-03-04

Kattalin Arabolaza Gipuzkoako Eskolarteko finalera eta 70 lagun lehen kanporaketan

Kattalin Arabolaza Gipuzkoako Eskolarteko finalera eta 70 lagun lehen kanporaketan
Hurrengo saioa Andoainen martxoaren 8an, Kotoi Elkartean: Xuban Urdailleta, Nikola Iraola, June Aiestaran, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes eta Eñaut Olarra ariko dira bertsotan. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Kattalin Arabolazak Gipuzkoako Eskolarteko finalean kantatuko du Aizarnazabalen lehen kanporaketa irabazita. Joan den ostiralean jokatu zen afari giroan, 70 lagun bilduta. Arabolazarekin batean kantuan izan ziren Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Joanes Azpillaga, Suhar Gesalaga eta Jare Antzizar. Saioko irabazlea zuzenean sailkatzen da eta gainerakoak puntuen baitan.

Hurrengo saioa Andoainen izango da, martxoaren 8an, Kotoi Elkartean. Xuban Urdailleta, Nikola Iraola, June Aiestaran, Jare Bengoetxea, Peru Alijostes eta Eñaut Olarra ariko dira bertsotan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza