Bertso udalekuak 2024-03-04

Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen Bertso Udalekuetarako izen-ematea gaur zabaldu da. Bi txanda izango ditu. Lehenbizikoan, gutxienez gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dute gaztetxoek eta bertso-eskoletako kide direnek eman ahalko dute eman izena martxoaren 17ra arte. Behin hori itxita, izen-emateko bigarren txanda irekiko dugu, geratzen diren tokiekin.
Urtero moduan, aurtengo udalekuetan ere lau txanda izango ditugu, gaztetxoen adinaren arabera bananduta. Izena ematerakoan, txanda aukeratu beharko da. Hemen txandei buruzko informazioa:
ZUHATZA (Araba) – 9-11 urtekoak
• Datak: Uztailak 24-28
• Adina: 9-11 urte
• Kuota: 245€
LARRAUL (Gipuzkoa) – 12-13 urtekoak
• Datak: Uztailak 8-14
• Adina: 12-13 urte
• Kuota: 280€
UITZI (Nafarroa) – 14-15 urtekoak
• Datak: Uztailak 25-31
• Adina: 14-15 urte
• Kuota: 280€
BIDARRAI (Baxenabarre) – 16-18 urtekoak
• Datak: Uztailak 15-24
• Adina: 16-18 urte
• Kuota: 360€
Euroeskualdeak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute Bertso Udalekuen egitasmoa, eta Irizarrek laguntzen du.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28